logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek arabarrei gonbita egin die “mundu oparoagoa eta solidarioagoa, atzean inor geratzen ez dena” eraikitzeko lan egitera


Ampliar


Ampliar


Ampliar

Hainbat arlotako 40 bat erakunde publiko eta pribatuk eratu dute gaur arratsaldean Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantza 2030

Argazki bilduma:ODS 2030
Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko irailaren 24a. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak gaur arratsaldean arabar guztiei eskatu die 2030 Agenda eta Nazio Batuen garapen jasangarriaren 17 helburuekin duen konpromisoa sendotzeko, eta, halaber, “inor atzean geratuko ez den mundu oparoago eta solidario baten alde lan egiteko”.

Horixe izan da gaur arratsaldean Artium Museoan Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantza 2030 aurkezteko izan den ekitaldian Arabako diputatu nagusiak eman duen mezuetako bat. Ekitaldian, gizarte, kultura, enpresa, kirol eta hezkuntza arloko 40 bat erakunde arabarrek eta zenbait erakunde publikok Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantza 2030 eratu dute eta, era berean, 2030 Agendarekin eta Garapen Jasagarriaren 17 helburuekin duten konpromisoa adierazi.

Arabako aliantzaren helburua da indarrak batzea eta nork bere jarduera eremutik laguntzea, Araban 2030 Agenda lortzeko, eta aitortzeko erakunde horiek guztiek azken urte hauetan egindako lana lurralde jasangarriagoaren alde eta pertsona ardatz duen garapenaren alde.

Aliantzaren aurkezpen ekitaldiak 40 bat erakunde arabarren babesa izan du, eta horien ordezkariek jendaurrean sinatu dute Agendarekin konpromisoa hartzeko adierazpena.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Adierazpena jaitsi ezazu

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]