logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak berriro ekingo dio datorren irailaren 17tik aurrera, astelehena, familia harrerari buruzko informazio hitzaldiak egiteari


Ampliar

Saio horiek hileko bigarren astelehenetan egingo dira eta haurrak hartzeko interesa duten pertsonak ditu xede

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko irailaren 14a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, berriro ekingo dio urtea bukatu arteko hileetako bigarren astelehenetan adingabeak familietan hartzeari buruzko informazio solasaldiak eskaintzen, abuztuan etenaldia egin ostean. Irailaren 17an hasiko dira berriro solasaldiak egiten, eta urtea amaitu bitartean urriaren 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 17an ere egingo dira.

Solasaldi horiek datorren 17:30ean egingo dira, Familia Harreraren Programak Gasteizen dituen lokaletan (Olagibel kalea, 20, 1. solairua, 1. Bulegoa).

Hitzaldi horretan Araban harrera familian interesa duen pertsona orok har dezake parte. Hitzaldian harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dira, informazioa emango da adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan, protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen aztertuko da, zein lege eta administrazio esparru dagokion, eta, guzti-guztia, parte hartzean oinarritutako metodologia dinamiko baten bidez.

Harrera babes neurri bat da, aukera ematen diena haur horiei beraienak ez diren familietan hazteko eta, kaltea konpontze aldera, harremana eta lotura izaten jarraitzeko beren gurasoekin, dena delako arrazoiengatik ezin direlako elkarrekin bizi.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu