logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gatz Harana bihurtuko da gatzaren munduko hiriburua


Ampliar

Fundazioak eta Errumaniako Unibertsitateak Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko III. Biltzarra antolatu dute irailaren 12rako eta 15erako, eta 61 mintzalari iritsiko dira 14 herrialdetatik

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko abuztuaren 30a. Gatz Harana, irailean, gatzaren gune nagusia izango da, eta bertan egingo da Gatzaren Antropologiaren Nazioarteko II. Biltzarra, gaiaren inguruko munduko gertakaririk handiena, 61 mintzalari bilduko dituena, planeta osoko 14 herrialdetatik etorriak, irailaren 12a eta 15a bitartean.

Errumaniaren eta Mexikoren ondotik, Gatz Haranak hartuko du biltzarraren hirugarren aldia, zeina gatzaren ikerketari buruzko mundu mailako erreferentzia bihurtu baita. Hitzordu hori, Andoni Erkiaga Fundazioaren Gerentearen hitzetan, “aukera ezin hobea da Gatz Harana markaren nazioartekotzea indartzeko eta Añanan gatza ekoizten emandako zazpi milurtekoko historia ezagutzera emateko".

Biltzarrean zehar, Europaren ordezkari izango dira Errumaniako “Alexandru Ioan Cuza” Unibertsitateko ikertzaileak; Oportoko Unibertsitatekoak; Coimbrako Unibertsitatekoak eta C.M. Viana do Castelo de Portugalekoak; Italiako Milan eta Sienako Unibertsitatetakoak; Alemaniako Regensburg-eko Unibertsitatekoak eta Gottesgabeko Gatzagaren Lagunak elkartekoak; Frantzian, nabarmentzekoa da Inrap GSO, UPPA erakundeetatik eta Sorbonako Unibertsitatetik etorriko direla ordezkariak; Kroaziako Zadar Unibertsitatekoak; Ukrainatik, Vinnytsya eta Berdyansk-eko Unibertsitateko ordezkariak.

Info gehiago: https://vallesalado.com/congresosal

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Programa jaitsi ezazu