logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

% 86,5era igo da Araban etxera bidalitako errenta aitorpenak onartu dituztenen ehunekoa


Ampliar

Azken errenta kanpainan, Rentafacil modalitatean egindako guztira 97.861 aitorpen onartu dituzte Arabako zergadunek, informazio trukean hobekuntzak egin izanari esker eta herritarrek Ogasunaren zerbitzuekiko gero eta konfiantza handiagoa dutelako
Aitorpen gehiago aurkeztu dira, 177.778 hain zuzen, jarduera ekonomikoak hobera egin eta enpleguak eta batez besteko soldatek gora egin izanari esker

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko uztailaren 30a. Azken kanpainan, Rentafacil modalitatean (aurrez egin eta etxera bidalitako aitorpenak) egin eta onartu diren aitorpenen kopuruak jauzi kualitatiboa egin du eta guztizkoaren % 86,5 da dagoeneko; aurreko kanpainan, % 80,2 izan ziren. Horixe da errenta kanpainako berritasunetako bat. Kanpaina horren balantzea gaur goizean aurkeztu du José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, eta bi alderdi jo ditu igoera horren arrazoitzat: “informazio trukea hobetu izana eta herritarrek Ogasunaren zerbitzuekiko gero eta konfiantza handiagoa dutela”.

Izan ere, azken kanpainan aurkeztutako errenta aitorpenen ia % 73 Ogasunaren zerbitzuek egin dute, dela Rentafacil modalitatearen bidez, dela bulegoetan, jendearentzako arretaren bidez. “Albiste ona da, zalantzarik gabe, horrek esan nahi duelako Arabako Ogasuna betetzen ari dela herritarrengandik gero eta gertuago egoteko erronka”, azaldu du foru diputatuak.

Kanpainaren balantzean, Cimianok jakinarazi du guztira 7.379 zergadunek telefono mugikorraren bidez onartu dutela aurrez egindako aitorpena. Iaz jarri zen abian tresna hori, eta nabarmen gehitu da erabiltzaile kopurua (iaz 4.656 zergadunek erabili zuten). Era berean, nabarmentzekoa da 9.170 arabarrek laguntza programa berria baliatu dutela aitorpena egiteko: “programa berritu egin da, eskuragarriago, azkarrago eta erabilerrazago izateko”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

2017ko errenta kanpainaren balantzea

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]