logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Lautadako Zikloturisten Ibilbide Luzearen ondorioz, Arabak posizio hobea du bizikletarekin turismoa egiteko erreferente gisa


Ampliar

117 kilometro luze ditu, eta zenbait ibilbideren lotunearen ondorio da, besteak beste, Eraztun Berdearen buelta, Vasco-Navarro trenbidearena, urtegiaren ibilbidea, Posten Errege Bidea edo Donejakue bidea.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko uztailaren 26a. Gaur Arabako Lautadako Zikloturisten Ibilbide Luzea aurkeztu da; proiektuan, zikloturismoa eta natura- eta familia-turismoa batzen dira. Prentsaurrekoan Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza etas Kontsumo sailburuak, Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako diputatuak eta Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Udaleko Enpleguko eta Ekonomiaren Garapen Jasangarriko zinegotzi ordezkariak parte hartu dute.

Alfredo Retortillo Turismo sailburuak nabarmendu du Ibilbide luzea diseinatu zela “jakinik gure baliabideak erakargarriak eta baliotsuak direla, Arabako lurraldeari bere lekua emateko eta, bereziki, Lautadaren eskualdeari, zikloturismorako helmuga paregabe gisa, eta naturak, aire zabaleko kirolak edo familia-turismoak erakartzen dituen bisitari guztientzako eragile izateko”.

Josean Galera foru-diputatuak esan du ibilbide berria “Arabako ibilbide berdeen sare handiari gehituko zaiola; sareak, guztira, 1.130 kilometro ditu, eta lurraldea antolatzen du”. Galerak gogorarazi du ibilbide berdeak aisiarako eta turismorako aukera arduratsua direla, baina, halaber, “mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua” ere badirela, “motordun ibilgailuaren alternatiba gisa eta klima-aldaketaren aurkakoa”.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]