logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia abuztuaren 11tik 15era izango da


Ampliar


Ampliar

Jaialdiaren 25. urteurren honetan, Arabako 17 herritara ere iritsiko dira ekitaldiak eta, horrez gain, Sorberrien programaren bigarren edizioa eta antzerki ikastaroak ere izango dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko uztailaren 20a. Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdiak emozioz eta barre algaraz beteko ditu oholtzak aurtengo udan ere. Eta, aurtengoa, hogeita bosgarren edizioa izango du Arabako ekitaldi horrek, hots, “zilarrezko ezteiak” beteko ditu, beti bezala Araia-Asparreneko Udalak antolatuta, Arabako Foru Aldundiak babestuta eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, eta Porpol antzerki konpainiak koordinatu eta ekoitzita. Berriz ere, Arabako Araia herria programazioaren gune nagusia izango da abuztuaren 11tik 15era artean; baina jaialdia zatitu egingo da aurten ere, eta Arabako Herrientzako Antzerki Jaialdiak lurraldeko beste 17 herritara eramango ditu ekitaldiak abuztuaren 10etik 26ra bitartean. Aurten, bigarrenez, aho gozagarria eskainiko dute uztailean konpainia sortu berriek, eta 19 ikuskizun eta 49 emanaldik osatuko dute hilabeteko antzerki jaialdia.

Izan ere, jaialdiaren 25. urteurrenari Sorberrien programaren bigarren edizioak emango dio hasiera; uztailaren 27, 28 eta 29an izango da, eta xede du konpainia eta ikusleentzako elkargune berriak sortzea. Tranpola (‘Verónica, ella y yo’), Katastrofen! (‘Neopreno’) eta Hara Nori (‘Jainko bat’) proiektuen bidez erakutsiko dituzte beren lanak Andra Mari aretoan, 20:00etan. Gainera, horren parez pare, uztailaren 26tik 28ra bitartean, antzerkirako hastapen ikastaroa antolatu dute Araian bertan, El Mono Habitado konpainiak gidatuta, agertokiarekiko harreman hori ere sendotu nahian.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Araiako programa jaitsi ezazu

Herrietako programa jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]