logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Kontserbazioko Espainiako Biltzarra Araban izango da irailean


Ampliar

Zaharberrikuntza arloko nazioarteko adituek kultura ondarea modu egokian kontserbatu, kontrolatu eta mantentzeko gakoak emango dituzte

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a. Arabako Foru Aldundiak, Espainiako kontserbazio taldearekin elkarlanean, Espainiako Zaharberrikuntza Biltzarra egingo du irailean; izan ere, ezinbesteko hitzordua izango da kultura ondarearen kontserbazio eta zaharberritze arloetako edozeinekin lotura duen edonorentzat. Horrelako jardunetan erreferente den lurraldean egingo da.

Oinarritzat hartu behar da ondarea kontrolatu eta mantendu egin behar dela zaharberritu ondoren; horiek horrela, kultura ondarea kontserbatu eta mantentzea jardueratzat duten edo horretan eragiten duten administrazio, erakunde eta organismo publiko zein pribatuetako ehunka profesional, arduradun eta kudeatzaile Europa Jauregian bilduko dira, irailaren 20an, 21ean eta 22an, gure altxorrak kontserbatu eta zaharberritzeko moduez hitz egiteko.

“Badakizuenez, aurten Kultura Ondarearen Europako Urtea da, eta horretara bideratutako ekintza asko eta asko gauzatzen ari gara, besteak beste Espainiako kontserbazio taldearekin batera antolatu dugun biltzar hau”, azaldu du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, eta hau erantsi du: “testuinguru horretan, GEIIC-ek kultura ondarearen mantentze planak nabarmendu nahi ditu, arlo horrek garrantzia izan arren noizean behin baino ez baita aipatzen”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Egitaraua

Áreas: [KULTURA] [ONDAREA]