logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

AEPIk 2027 arte 471 milioi euro inbertituko duela aurreikusi du, Arabako errepideak modernizatzeko

Josu López Ubierna
Ampliar

Josu López Ubierna

Baliabideen erdia da eskualde, toki eta auzo sareak hobetzeko.
López Ubierna: “Errepideetan inbertsio publikoa egitea berreskuratu behar dugu, bide segurtasuna areagotu, gizarte kohesioa bermatu eta Araba industria gune eta gune logistiko gisa sustatzeko”.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko uztailaren 5a.- AEPI Errepideen Plan Integralaren aurreproiektuak aurreikusi duenez, guztira 471 milioi euro inbertituko dira 2027 arte, Arabako errepideak modernizatu eta hobetzeko, egokitzapen proiektuak, azpiegitura berriak eta hiri saihesbideak gauzatuta. Baliabide horien erdia izango da finantzatzeko lurraldeko landa zonetara sarbidea ematen duten eskualde, toki eta auzo sareetako esku hartzeak.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak gaur eman du informazio hori Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian, AEPI 2016-2027 aldirako eguneratzeko xede, irizpide eta magnitude nagusiak aurkezteko. López Ubiernak azpimarratu du eguneratze horren bidez nahi dena da “berreskuratu” inbertsio publikoa egitea errepideetan azken ekonomia krisialdiak ezarritako murrizketen ondoren.

“Inbertsio publikoa berreskuratu behar dugu, errepideetan daukagun foru eskumena egikarituz, Araba Europako hegoaldeko gune logistiko eta industria gune gisa finkatzeko, gure sareko bide segurtasuna areagotzeko eta gizarte kohesioa bermatzeko, Gasteiz eta lurraldeko gainerako tokiak lotzeko komunikabide onen bidez”, erantsi du.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK]