logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundia pozik agertu da erabaki delako AP-1 autobidea liberalizatzea Armiñon eta Burgos artean, abenduaren 1etik aurrera


Ampliar

López Ubierna: “Sustapenarekin negoziatuko ditugu bideari jarraipena emateko egin beharreko obrak eta Arabako tartearen eskualdatzea”

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a. Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua pozik agertu da Sustapen Ministerioak erabaki duelako AP-1 autobidea liberalizatzea Armiñon eta Burgos artean abenduaren 1etik aurrera, “N-1 errepideko bikoiztu gabeko zati bakarra amaitu eta mesetarekin komunikazioa erraztuko duelako. Milaka arabar izango dira segurtasun eta erosotasun handiagoa emango duen neurriaren onuradunak”.

López Ubiernaren esanetan, “berri ona da eta denok egon behar dugu pozik konpromisoa betetzen delako, hain zuzen, Armiñon-Burgos tartea N-1 errepideko bikoiztu gabeko tarte bakarra izateak sortarazten zituen segurtasun arazoak konpontzekoa. Madril eta Irun lotzen dituen N-1 errepidearen gainerakoa ordainsaririk gabeko autobia da, Europako Errepideen Sarearen barruan dagoena”.

Diputatuak iragarri duenez, Sustapen Ministerioarekin biltzeko eskatuko du “sakon aztertzeko nola eskualdatuko zaion autobidearen Arabako tartea Arabako Foru Aldundiari eta zein jarduera egin beharko diren Armiñongo ordainsari guneak kentzeko eta N-1 autobiarekin lotzeko eta integratzeko”.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu