logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak ‘Tantaka’ aurkeztu du, Arabako ostalaritza animatzeko kanpaina ura kristalezko pitxarretan zerbitza dezaten


Ampliar

Kanpainak 3.400 pitxer baino gehiago helaraziko dizkie dohain atxikitzen diren jatetxeei, hondakin plastikoak murrizteko helburuarekin. Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak gogorarazi du Araban hondakin plastikoen 20.000 bat tona sortzen dugula urtero, “horietako asko beharrizanik gabe”.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko ekainaren 5a. Ingurumenaren Munduko Egunean, Arabako Foru Aldundiak ‘Tantaka’ kanpaina aurkeztu du, Arabako ostalaritza animatzeko ura kristalezko pitxerretan zerbitza dezaten eta bezeroek “lotsa kendu eta ura pitxerrean eska dezaten, ingurumenarekiko keinu solidarioa eta errespetuzkoa delako”, gaur goizean Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak azpimarratu duenez, kontzientziazioaren eta lan bateratuaren alde egin baitu, hondakin plastiko gutxiago sor dezagun.

Galerarekin batera hauek egon dira kanpainaren aurkezpenean: Laura Muñoz, Urgora jatetxeko sukaldaria eta jabea Trebiñun; eta Aitor Etxenike eta Luis Plágaro, Sukalki jatetxekoak, kanpainari atxikitzen hasi diren Arabako jatetxeen ordezkaritzan. Denei eman dizkie eskerrak diputatuak, ingurumenari egiten dioten ekarpenagatik eta hondakinak gutxitzeagatik: “Keinu erraza da, hondakinak sortzea modu nabarmenean murritzaraziko duena”, txalotu du foru diputatuak.

Guztira, Aldundiko Ingurumen Sailak 3.400 bat kristalezko pitxer banatuko ditu dohain atxikitako Arabako jatetxeetan, eta jantoki, hitzaldi areto, udal bilkura eta abarretan ere bai. Halaber, kanpainarekin batera zenbait material egingo da, bezeroak kontzientziatzeko sortzen diren hondakin plastikoak murriztu beharraz keinu arinen bidez, hala nola ura pitxarrean eskatzea.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]