logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Agora Teknocamp udako campusak berriz ere Arabako ikasleengana hurbilduko ditu zientzia eta teknologia


Ampliar

Kanpamentuaren bigarren edizioa ekainaren 25etik 29ra bitartean egingo da, eta bikoiztu egingo ditu plaza erabilgarriak, 120ra heltzeraino

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 14a. Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUk, Egibidek eta Innobasquek, bigarren urtez, abian jarri dute Agora Teknocamp, zientzia eta teknologia ikasi eta haiekin dibertitu nahi duten Arabako neska-mutilentzako udako campusa. 2017an hasitako jarduera honek lortu zuen arrakastaren ondoren, eta Ikaslan Araba ere proiektuari lotu zaiolarik, bigarren edizioa asmo handiagoekin aurkezten da, plaza eskaintza bikoiztuta, guztira 120ra heltzeraino. 60 plaza eskaintzen dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilentzat, eta beste 60 plaza DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat.

Campusaren jatorria Agora gizarte parte-hartze eta berrikuntza prozesuan dago, zeinean lurralde hainbat gizarte, ekonomia eta kultura eragilek parte hartu baitzuten. Campusak Arabako eskola ikasleei aukera emango die ekainaren 25etik 20ra bitartean egingo den jarduera honetan parte hartzeko. Hezkuntza proiektuak gazteenengan interesa piztu nahi du zientziaren eta teknologiaren munduaz, era praktiko eta ludikoan, eta horrela adin txikietatik bokazio tekniko-zientifikoak sustatu Arabako Lurralde Historikoan.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu