logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘The Singular Store’ denda ibiltariak tokiko merkataritza sustatuko du Araban maiatzean

Cristina González
Ampliar

Cristina González

'The Singular Store'-ren inaugurazioa
Ampliar

'The Singular Store'-ren inaugurazioa

  • Asteburu honetan emango zaio hasiera ibilbideari Gasteizen
  • Laudion, Agurainen, Amurrion eta Guardian ere izango da

  • Partekatu berria
    Gasteiz, 2018ko maiatzaren 4a. - ‘The Singular Store’ denda ibiltariak txikizkako merkataritza sustatuko du maiatzean, eta mezu bat helaraziko du: denda horietan erostea, kalitate eta tratu hurbilaren sinonimo ez ezik, bertako ekonomia eta enplegua bultzatzeko modua ere badela, alegia. Arabako merkatariak izango dira protagonista espazio horretan, zeinetan jendeari erakutsiko baitizkiote berezi egiten dituzten produktuak eta zerbitzuak.

    Ekimen hori tokiko merkataritzari laguntzeko ‘Pentsa ezazu pluralean, eros ezazu singularrean’ kanpainaren barruan dago, eta asteburu honetan egingo du ibilbideko lehenengo geldialdia Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan; ibilbidean beste herri batzuetan ere izango da, hala nola Laudion, Agurainen, Amurrion eta Guardian. Denda ibiltarira gerturatzen direnek aukera izango dute zenbait jardueratan parte hartzeko, besteak beste, Photocall Singularrean eta Ilustramatoian, eta opariak ere eskuratu ahal izango dituzte.

    Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak gaur aurkeztu du proiektu hori, hain zuzen ‘The Singular Store’ ekimenak, Arabako hiriburuan eta merkataritza sektoreko ordezkariekin batera, jendearentzat ateak ireki dituen egun berean. Ekitaldian izan dira, halaber, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Juan Emilio Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaria eta merkataritza sektoreko ordezkariak.

    Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

    Áreas: [MERKATARITZA]

    logo-alava25 de noviembre no violencia

    © Arabako Foru Aldundia, Diputación Foral de Alava
    Arabako Foru Aldundia. Plaza de la Provincia s/n 01001 Vitoria-Gasteiz
    Tel. 34 945 181818 - Fax. 34 945 181754 - e-mail. afa-dfa@araba.eus

    txoria
    Eman Hegoak Euskarari / Dale alas al Euskera