Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a. Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatua baikor azaldu da ur partzuergo berria sortzearekin, zeina Arabako Foru Aldundiak bultzatu baitu. Foru gobernuaren apustu estrategiko bat da, eta haren bidez bilatzen du aldaketa bat “uraren kudeaketan, Arabako errealitatearekin bat datorrena, eraginkortasun handiagoa eta baliabideen optimizazio handiagoa lortzen duena”. Horiek horrela, Galerak konfiantza du partzuergo berria 2019. urtearen hasieran egongo dela funtzionamenduan. Jakinarazi du, gainera, lehenengo atxikimenduak iristen ari direla, eta seguru dagoela “askoz ere gehiago" iritsiko direla. Ingurumen Sailaren ustez, zerbitzua taldeka emateak ahalbidetuko die Arabako kontzeju eta udalei eraginkorragoak izatea; izan ere, une hauetan arazoak dauzkate Europako oraingo legediak horniketa, saneamendu eta arazketa arloan ezartzen dituen askotariko betekizunak betetzeko.
Halaber, Arabako diputatuak argi utzi nahi izan du balizko atxikimenduak beti borondatezkoak izango direla. “Arabako Foru Aldundiak ezin die kontzeju eta udalerriei eskumenik kendu, eta ez du hori nahi, mahi duena baino ez da sartzen hara, eta inor ez dago behartuta partzuergokoak izatera ez eta han egotera ere” azpimarratu du Batzar Nagusietan.
Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu