logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arte Eder Museoak Guinearen ‘Meza nagusia Derioko Elizan’ gehitu du bildumara

`Meza nagusia Derioko Elizan’
Ampliar

`Meza nagusia Derioko Elizan’

Aldundiak artelan berriak erosteko partida berreskuratu duenetik erositako lehenengo lana da

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoak 6. Arabako Arte Eder Museoak artelan berria du bere bilduman. Anselmo Guinea artista bilbotarraren ‘Meza nagusia Derioko elizan’ edo ‘Korua’ da eta Arabako Foru Aldundiak artelan berriak erosteko partida berreskuratu duenetik zentroak erosten duen lehen lana da.

1989ko obra bat da, artistak 1894tik aurrera garatu zuen joeraren barruan dago. Une hartan, haren pinturan nabarmen areagotu ziren nekazariek ospatutako erlijio errituekin zuzenean edo zeharka zerikusia zuten eszenak (bataioak, lehen jaunartzeak, errespontsuak, mezak edo prozesioak), bai eta lanari eta folkloreari eskainitako beste batzuk ere.

Artistaren heldutasuneko obra bat da, konposizio arriskutsu eta konplexukoak; zoruko diagonala du bereizgarri, eta bertan margolariak argia harrapatzen aditua dela erakusten du. Barruko eszena da, non pertsonaia desberdinek, atzeraka, belauniko edo koruko balaustradan bermatuta, goitik begiratzen baitute une horretan ematen ari den meza. Hondoko argi intentsitatea, alboetatik sartzen den argiaren ondoriozkoa, fededunek daramatzaten kandelek indartzen dute. Aitzitik, koruko pertsonaiak ilunantzean agertzen dira, argi-ilun gogor batean, kutsu gorri txikiek eta zenbait zulotatik eta zureko arrakaletatik iragazten diren kandelen argiek eragindako kontrastean. Horrek guztiak naturaltasun handia ematen dio eszenari. Elizako gurutzadurako gangetan, nabeetako botozko opari batzuk daude zintzilik, eta horrek jende horren jainkozaletasunaz hitz egiten digu.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu