logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Pilar García de Salazar Añanan izan da, Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko obrak ikusten


Ampliar


Ampliar

Diputatu nagusiordea Salcedo, Ribabellosa eta Karkamura joan da, kuadrillan gauzatu diren 23 jardunetako zenbait ikustera

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a. Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua Añanako Kuadrillan izan da gaur goizean, Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez han gauzatu diren 23 jardunetako batzuen bilakaera egiaztatzeko. Guztira 4.100.000 euro baino gehiago erabili da kuadrillako udalerrietan azpiegiturak sortzeko edo berritzeko.

Diputatua, Iñaki Guillerna Lurralde Orekaren zuzendaria eta Eduardo Fernández de Pinedo Añanako Kuadrillako lehendakaria lagun zituela, Ribabellosara joan da lehenik eta behin. Han, inbertsio handia egin da urbanizazio lanetarako eta herriko azpiegitura sareak hobetzeko; proiektuak milioi bat eurotik gorako kostua izan du, eta zenbateko horretatik 580.000 euro foru planetik atera dira. Proiektuan honako lan hauek egin dira: edateko ura banatzeko azpiegiturak berritu, bai eta hondakin uren saneamendua eta euri uren saneamendua ere; argindarraren, herriko argien eta telefoniaren azpiegiturak lurperatu; gasa kanalizatzeko obra zibila; eta Echanove eta Ojarbe kaleetan zoladura jarri.

Ondoren, Lantaronera joan da. Izan ere, zehazki Salcedoko Administrazio Batzarrean, arazketa sistema berriak jarri dira, eta euri uren isurbideak hobetu dira, eta 300.000 euro baino gehiago erabili dira lan horietarako. Hain zuzen, bi HUA ezarri dira, zeinetan arbastatze sistemak, putzu septiko bat, fitoarazketako putzu bat eta maila tanga bat instalatu baitira. Halaber, areketan joan ohi diren euri urak lurperatu dira eta, era horretan, proiektuaren bi helburuak bete dira, alegia konponbidea jartzea bai herriko ur beltzen arazketaren arazoari, bai euri urak behar bezala bideratzearenari.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: