logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Emakumeek gune publikoetan duten parte hartzea izango da Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8rako antolatu duen kanpainaren ardatza

Martxoak 8aren kanpainaren kartela
Ampliar

Martxoak 8aren kanpainaren kartela

“Emakume ikusezinak gizartea eraldatuz” da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hautatutako leloa

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko otsailaren 27a. “Emakume ikusezinak gizartea eraldatuz” da Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hautatutako eguna, zeina datorren martxoaren 8an ospatuko baita. Urteurrena oroitzeko, foru erakundeak hainbat ekimen gauzatuko ditu, agerian jartzearren Arabako lurralde historikoko emakumeek gune publikoetan egin duten lana eta izan duten parte hartzea eta zer kolektiboan izan duten eragina.

Kanpaina honekin, Arabako Foru Aldundiaren helburua da emakumeei ezagutza agertzea arlo sozialean eta kolektiboan, zeren eta askotan, gizartean, ez baitira agerian, eta, halaber, agerira ekartzea nola eraldatzen duen gizartea emakumeen lan ezkutuan ezarriak. Hori dela eta, aurtengo urteurrenerako hautatu den goiburua hau da: “Emakume ikusezinak gizartea eraldatuz”.

Hala, kartelean, ikusezin bihurtu ditugu “mujeres invisibles” hitzetako zenbait letra, gaztelaniazko bertsioan, eta “emakume ikusezinak” hitzetakoak, euskarazkoan, erakustearren emakume asko daudela lan eraldatzailea egiten dutenak eta pertsona batzuk ez direla gai hori ikusteko. Mezu hau indartu egiten da #Emaldatu etiketarekin, hitz joko bat eginez “emakume” eta “eraldatu” batuta.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: