logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gasteizko enplegu anezketako parte hartzaileen ia erdiak lanean ari dira dagoeneko


Ampliar


Ampliar

Cristina González diputatua lan bilaketa aktiborako talde horiekin izan da

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko otsailaren 8a. - Gasteizko bi enplegu anezketan parte hartu dutenen ia erdiak lanean ari dira dagoeneko, talde horiek oraindik bi hilabeteko jarduera duten arren aurrean. Guztira 42 langabetuk parte hartu dute bi anezka horietan azaroan abian jarri zirenetik, eta horietatik 19k lana aurkitu dute, dagoeneko.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatua Gasteizko enplegu anezketan izan da gaur, eta adierazi du laneratze datuek argi erakusten dutela erabilgarria eta eraginkorra dela foru gobernuaren enplegurako politika aktiboetako tresna hori. “Oso pozik gaude. Kontuan izan behar da anezkek bide erdia baino ez dutela egin, eta laneratze tasa ia % 50ekoa da, dagoeneko”, esan du.

Gaur goizean, enplegu bilaketa aktiborako talde biak koordinatzen dituzten teknikariekin eta taldeetako parte hartzaileekin izan da González, gertu-gertutik ezagutzeko abian diren lehen hilabeteetan egindako lana eta denei “egindako ahalegina eta inplikazioa” eskertzeko. “Horrela jarraitzera animatzen zaituztet, anezkak emaitza onak ematen ari baitira, eta hala dela ikusten ari zarete”.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: