logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Natur Zientzia Museoak Begoña Sánchezen Tinto Ibaiari begirada jasotzen du


Ampliar

Bilduma hau 25 argazki abstraktuk osatzen dute, zeinek islatzen baitute haren egilearen ikuspegi oso pertsonala

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 6 de febrero 2018. Gaurtik aurrera Natur Zientzia Museoan ‘Ikuspegiak: Tinto ibaiari begiratu personal bat’ erakusketa egongo da ikusgai. Bilduma hau 25 argazki abstraktuk osatzen dute, zeinek islatzen baitute haren egilearen ikuspegi oso pertsonala. “Mikroskopioa bailitzan, munduan parekorik ez daukan ibai horren hainbat elementutan ezkutatuta dagoen edertasunean murgiltzen gaitu”, azaldu du Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Igone Martínez de Lunak.

Tinto ibaia Huelvan dagoen Pirita Zerrenda Iberiarraren bihotzean sortzen da; hain zuzen ere, munduko mineral biltegi handienetariko batean. Inguruko meategi jarduera da gizateriak izan dituen jardueretatik zaharrenetakoa, eta han parte hartu zuten kultura tartesikoak, feniziarrak, erromatarrak eta arabiarrak, esaterako. Feniziarrek Urbero, “erretzen duena”, deitu zioten, beharbada haren koloreagatik edo azido sulfurikoaren kontzentrazio handia izateagatik haren uren ibilguaren 100 kilometroetan. Egin diren azterketa ugariei esker, erakutsi ahal izan da haren gorri kolore naturala, berebiziko azidotasuna eta metal astunen kontzentrazio handia, batez ere burdina, ez dela meategien jardueragatik, baizik eta haren uretan dagoen jarduera geomikrobiologikoagatik. Uren kolore gorri biziak, haitzetan dagoen sufrearen horiak, lokatz lehorren okreak eta algen berdeak, baita landarediak ere, kolore paleta bikain bezain bakana eratzen dute.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Argazki bilduma

Áreas: [KULTURA]