logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Indesa 2010ek abian jarri du ezinduentzako laguntza teknikoak konpontzeko lantegi bat

2010eko Indesako laguntza teknikoen lantegia
Ampliar

2010eko Indesako laguntza teknikoen lantegia

Foru Aldundiaren enplegu zentro bereziak GOFEren zentroetatik heldutako ohe artikulatuak, gurpil aulkiak eta garabiak garbitzeko, konpontzeko eta matentzeko lanak egiten ditu. Ezinduentzako banakako laguntzen urteroko deialdiaren onuradunek berrerabili ahal izango dituzte elementu horiek.

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 2a. Indesa 2010 enplegu zentro bereziak abian jarri du ezinduentzako laguntza teknikoak konpontzeko lantegi bat Haren egitekoa da ohe artikulatuak, gurpil aulkiak, garabiak eta ezinduen mugikortasuna eta lekualdaketak errazten dituzten beste elementu batzuk garbitu, konpondu eta mantentzeko lanak egitea.

Gero, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) ezintasun egoera aitortuta daukaten pertsonentzat urtero egiten duen banakako laguntzen deialdiko onuradunek berrerabili ahal izango dituzte elementu horiek.

Laguntza teknikoen lantegi hau martxan jarrita, erraztu egingo da GOFEren zentroetatik (batez ere egoitzetatik) heldutako produktuak berriro erabiltzea. Gero, GOFEk aurten egingo duen deialdiko laguntza teknikoen hartzaileek erabili ahal izango dituzte Indesa 2010en lantegian konpondutako eta egokitutako elementuak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu