logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak indartu egingo ditu nerabeak alkohola hartzen hasten diren adina atzeratzeko prebentzio programak

Marian Olabarrietaren agerraldia Arabako nerabeen alkohol kontsumoaren inguruko azterlana aurkezteko
Ampliar

Marian Olabarrietaren agerraldia Arabako nerabeen alkohol kontsumoaren inguruko azterlana aurkezteko

Besteak beste, familientzako lantegiak antolatuko ditu, arrisku egoeran dauden nerabeekin esku hartzeak egingo ditu eta prestakuntza emango die tabernetako arduradunei

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko otsailaren 2a. Arabako Foru Aldundiak indartu egingo ditu nerabeak alkohola hartzen hasten diren adina atzeratzeko prebentzio programak. Horixe iragarri du gaur goizean Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak, Arabako Batzar Nagusietan zegokion batzordean egin duen agerraldian, eta hantxe aurkeztu du azterlan bat, gai honi buruz egindako inkestan oinarritua: “Bigarren hezkuntzako ikasleek alkoholaren aurrean dituzten ezagutza, ohiturak eta jarrerak”.

Inkesta hori iaz egin zitzaien Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 11 eta 17 urte bitarteko 2.023 neraberi, Arabako landa zonako bederatzi udalerritako 14 ikastetxetan ikasketak egiten ari direnei.

Inkestaren alderdi aipagarrienetako bat da inkestatutako nerabeen % 62k adierazi duela alkohola probatu duela noiz edo behin, eta alkohola hartzen hasteko adina, batez beste, 12 urte eta 5 hilabete dela. Halaber, azterlanean ondorioztatu denez, ohiko kontsumoa oro har txikia da edaten dutenen artean, baina nerabeen % 7,3k 200 gramo alkohol hartzen du egun bakar batean; eta % 61ek adierazi du lehenengo kontsumoa adiskide taldeak eman ziola, eta gutxixeagori eman zioten gurasoek (% 18,9) eta beste senitarteko batzuek.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu