logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Museoetan % 22 hazi zen bisitarien kopurua 2017an


Ampliar

Foru Aldundiak, aurrerantzean ere, erraztu egingo du museoen foru sarea bisitatzeko modua, eta, hala, aurrerantzean, museoek ordutegi zabalagoak izango dituzte, eta larunbat arratsaldeetan ere irekita egongo dira

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a. Museoen foru sarean goraka doa etengabe bisitarien kopurua. Arabako museoek 113.889 bisitari jaso zituzten 2017an: kopuru hori inoizko handiena da, eta esan nahi du % 21,9 hazi zela iazkoaren aldean. “Doako izatea, eta, horrekin batera, gure museoen jarduera eskaintza zabala, eta haietan erakusgai dauden piezen kalitatea ari dira eragiten Gasteizera gure aretoak ikustera geroz eta bisitari gehiago etor daitezen ”, adierazi du Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak; horrez gain, adierazi du “asko direla aldian-aldian museoak bisitatzeko ohitura hartu duten arabarrak”.

BIBAT Museoa, Arkeologia museoa eta Karta Jokoen Fournier Museoa dira, bigarren urtean ilaran, bisitari kopuruan gehikuntza handiena izan duten erakustokiak, 56.372 bisitari izan dituztelarik, 2016an baino % 20 gehiago, orduan ere hazkunde handia izan zutelarik (32.865, 2015ean). Dudarik gabe, museoa Erdi Aroko almendraren erdi-erdian egonik, ezinbesteko bisita lekua bihurtu da lurraldearen eta hiriburuaren historia sakonago ezagutzeko asmoz alde zaharrera iristen direnentzat.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: