logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 5.500 zuhaitz landatu ditu Uribarri Ganboan gerriko berdea sortzeko, zeinak iragazki natural lanak egingo baititu


Ampliar

Zuhaitz masa hori iragazki ekologikoa izango da urtegiaren perimetroan, eta inguru hartako nekazaritza eta abeltzaintza jarduerek sortutako substantziak atxiki eta araztuko ditu; hartara, uraren kalitatea hobetuko da

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 2a. Bertako 5.500 zuhaitz espezie landatzearen bidez, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak gerriko berdea sortu du Uribarri Ganboako urtegiaren perimetroan, zeina iragazki naturala izango baita, eta uraren kalitatea hobetuko baitu.

Zehazki, ibaiertzeko espezieak landatu dituzte, hala nola lizarrak, zumeak, zurzuriak eta makalak uretatik gertuen dauden guneetan, eta erkametzak, arteak, elorri zuriak eta elorri beltzak eremu lehorragoetan. Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak gogorarazi duenez, “Kontua da iragazki ekologiko bat sortzea, urtegiaren inguruko nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak sortzen dituen substantziak eta konposatuak atxiki, iragazi eta araztuko dituena, hartara gizakiok edateko den ur horren kalitatea hobetzen jarraitu dadin”.

Horren harira Galerak erantsi duenaren arabera, “urtegia bizileku finkotzat edo aldi baterako bizitokitzat duten hegaztien habitata hobetuko da, eta narriatuen dauden eremuak itxuraberrituko dira”. Izan ere, hainbat espezie mehatxaturi ostatu ematen dio urtegiak. Guztira 25 espezietako 3.700 ur hegaztik baino gehiagok urtegi horretan ematen dituzte neguko hilabeteak, eta urtero 456 bikote ugaltzaile ur horietan lekukotzen dira.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: