logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

‘Pentsatu pluralean, erosi singularrean’, kanpaina berria tokiko merkataritzari laguntzeko eta sustatzeko


Ampliar


Ampliar

Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Araia eta Guardiako 165 dendak hartzen dute parte. Cristina Gonzalezek: “Sektoreak gure udalerrietako ekonomian eta enpleguan duen garrantziaz sentsibilizatu nahi dugu"

Partekatu berria
Gasteiz, 2017ko abenduaren 4a. ‘Pentsatu pluralean, erosi singularrean’. Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat abiaraziko du gaur Gasteizko eta Arabako txikizkako merkataritzari laguntzeko eta sustatzeko lelo horrekin, kontsumitzaileei helarazteko auzoko edo herriko dendan erostea kalitate eta tratu hurbilaren sinonimo ez ezik, bertako ekonomia, enplegua eta ekoizleak sustatzea ere badela.

Guztira, Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Araia eta Guardiako 165 dendak hartuko dute parte datozen asteetan komunikabide eta sare sozialetan egongo den kanpainan. Dendetan bertan ere izango da ikusgai, hauen bidez: bereizgarriak, informazio foiletoak eta manifestu bat, txikizkako merkataritzan kontsumitzeak dakarren eragin positiboa azaltzen duena.

Manifestu hori irudi bihurtzen da sustapen bideo batean, non protagonistak dendari arabarrak diren.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: