logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako barnealdeko hondartzetan ia 130.000 bisitari izan dira udan, bandera urdineko beren bigarren urtean


Ampliar


Ampliar

Uztailean izan da bisitari gehien, nahiz eta abuztua duten nahiago Euskaditik kanpoko bisitariek

Partekatu berria
Gasteiz, 2017ko irailaren 7a. Landa eta Garaioko hondartzetan, guztira, 129.038 bisitari izan dira joan den irailaren 3an amaitu zen udako kanpainan. Horiexek dira Zadorrako urtegietara joandako bisitarien datuak bandera urdineko bigarren urtean; izan ere, bandera horrek aintzat hartzen baitu erabilera publikoaren eta ingurumenaren kontserbazioaren arteko bateragarritasuna.

Hilabeteka, uztaila izan da Arabako hondartzetan bisitari gehien izan den hila: ia 44.000. Halaber, abuztua izan da berriro Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko pertsonek nahien duten hila. Nafarroa, Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia edo Galizia dira Garaioko bulegora informazio eske hurbildu diren pertsonen jatorria, Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Italia, Australia, Israel edo Venezuelako kontsultak ere izan diren arren.

Eguraldia da aldaera garrantzitsuena Garaio eta Landako parkeetara bisitariak joateko orduan. Hori dela eta, ekainean izandako bisitek (ia 41.000) markak hautsi dituzte eta bikoiztu egin dute aurreko urteko aldi berean izan zen bisita kopurua.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [TURISMOA]