logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak irailaren 30era arte luzatu du Hondakinen Prebentzio Plan berriari buruz alegazioak aurkezteko epea


Ampliar

Bat etorriz Europak ezarritako helburuekin, plan horrek ezarritako lorkizunetako batzuk dira hondakin gutxiago sortzea (% 10 gutxiago), ontzien berrerabiltzea eta birziklatzea % 75 gehitzea eta elikagaien alferrik galtzea % 50 murriztea.

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatu Josean Galeraren adierazpenak:
Partekatu berria
Gasteiz, 2017ko abuztuaren 25a. Arabako Foru Aldundiak landu du dagoeneko Arabako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako 2017-2030 Plana, zeinarekin ezarriko baititu hiri hondakinen prebentzio, bereizte eta kudeaketarako politikak datozen 14 urteetarako; planari buruzko alegazioak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Era honetan, Arabako Foru Aldundiak “bat egiten du Europako Batzordeak ezarritako helburuekin”, nabarmendu du planaren ontasunen artean Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak, zeinek gogorarazi baitu ezen “hondakinen gaineko europar politika dela zorrotzenetakoa munduan”.

Hain zuzen, plangintza dokumentuak ezarritako lorkizun handienetako bat da hondakin gutxiago sortzea 2020ra arte (%10 gutxiago), 2010ko zifren aldean (Europak ez du prebentzio helbururik ezartzen 2020tik aurrera). “Hondakinen hierarkian, prebentzioa, hau da, hondakin gutxiago sortzea, lehenengo helburua da”, gogorarazi du Galerak, eta bidenabar azpimarratu du zein axola handikoa den herritarrak ohartaraztea, “kontsumo geroz eta arduratsuagoa lortu arte, behar duguna bakarrik erosiz eta alferreko bilgarri eta ontziak baztertuz”. “Hondakinik onena da sortzen ez den hura", azaldu du. Alde horretatik, plan berriak ezartzen duen helburuetako bat da elikagaien alferrik galtzea % 50 gutxitzea 2030era arte. “Prebentzioa lehentasuna da plan honetan, araudiz, filosofiaz eta kontzeptuz”, laburbildu du Ingurumen Saileko foru diputatuak.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA]